~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~
                            ixa-pipe-dep-eu
  				 v2.0.0
~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~~

[http://ixa2.si.ehu.es/ixakat/ixa-pipe-dep-eu.php?lang=eu]


ixa-pipe-dep-eu euskaraz idatzitako testuetarako dependentzia
etiketatzailea da. Analizatzaile desberdinek sortzen dituzten
analisien konbinazioan oinarritzen da. Hain zuzen ere, Mate
[https://code.google.com/archive/p/mate-tools/] eta MaltParser
[http://maltparser.org/] analizatzaileak erabiltzen ditu analisiak
sortzeko, eta MaltBlender tresna hauen analisien konbinaziorik onenak
aukeratzeko. Java programazio lengoaian inplementatua dago.  ixaKat
kate modularreko tresna bat da. ixaKat tresnen inguruko informazio
gehiago hemen aurkituko duzu:
http://ixa2.si.ehu.es/ixakat/index.php?lang=eu

Tresna honek NAF [http://wordpress.let.vupr.nl/naf/] formatuan dagoen
dokumentu bat hartzen du sarrera moduan. Sarrerako dokumentu horrek
lemak, kategoriak eta informazio morfologikoa izan behar
ditu. Sarreran beharreko informazio linguistiko hori duen NAF
dokumentua ixa-pipe-pos-eu tresnaren
[http://ixa2.si.ehu.es/ixakat/ixa-pipe-pos-eu.php?lang=eu] irteeran
lortzen da.


---------------------------
 Deskargatu
---------------------------

Bertsio egonkor honi dagokion exekutagarria duen paketea
ondorengo esteka honetatik deskarga dezakezu:
http://ixa2.si.ehu.es/ixakat/downloads/ixa-pipe-dep-eu-v2.0.0.tgz


 Baliabide linguistikoak
--------------------------

Tresna honek beste hainbat tresna eta baliabide linguistiko behar ditu
eta horiek ondorengo esteka honetatik deskarga ditzakezu:
http://ixa2.si.ehu.es/ixakat/downloads/dep-eu-resources-v2.0.0.tgz


---------------------------
 Iturburu-kodea
---------------------------

Garapeneko azken bertsioaren iturburu-kodea Githubeko orri honetan
aurkituko duzu:
https://github.com/ixa-ehu/ixa-pipe-dep-eu


---------------------------
 Lizentzia
---------------------------

ixa-pipe-dep-eu-rako sortu den jatorrizko kode guztia GPL v3
lizentzia librera [http://www.gnu.org/licenses/gpl-3.0.en.html]
atxikiturik dago.

Software honek kanpoko hainbat tresna erabiltzen ditu, eta kode eta
baliabideekin batera banatzen ditugu. Tresna hauek beren lizentzia eta
copyright jabeak dituzte:

 - mate-tools anna [http://code.google.com/p/mate-tools/]: GNU General
   Public License, version 2

 - MaltParser [http://code.google.com/p/mate-tools/]: Copyright (C)
   2007-2017, Johan Hall, Jens Nilsson and Joakin
   Nivre. Redistribution and use in source and binary forms, with or
   without modification, are permitted.

 - MaltOptimizer [http://nil.fdi.ucm.es/maltoptimizer/index.html]:
   Copyright (C) 2011, Miguel Ballesteros and Joakin
   Nivre. Redistribution and use in source and binary forms, with or
   without modification, are permitted.


Aldi berean tresna hauek beste liburutegi batzuk erabiltzen
dituzte. Ikus tresna horien NOTICE oharra.


---------------------------
 Nola egin aipamena
---------------------------

ixa-pipe-dep-eu tresna erabiltzen baduzu, ondorengo lan honen aipamena
egin zure lan akademikoan mesedez:

  Iakes Goenaga, Koldo Gojenola, Nerea Ezeiza. Combining Clustering
  Approaches for Semi-Supervised Parsing: the BASQUE TEAM system in
  the SPRML 2014 Shared Task. Workshop on Statistical Parsing of
  Morphologically Rich Languages SPRML 2014 Shared Task, Dublin,
  COLING Workshop. 2014


---------------------------
 Instalazioa
---------------------------

Fitxategi exekutagarria duen paketea deskargatu ondoren, paketea
deskonprimitu beharko duzu. Tresna erabiltzeko ez da inongo
instalaziorik egin behar, baina urrats hauek jarraitu beharko dituzu
beharrezkoak diren baliabideak erabilgarri jartzeko:

 - Deskargatu baliabideen paketea hemendik:
   http://ixa2.si.ehu.es/ixakat/downloads/dep-eu-resources-v2.0.0.tgz
   
 - Deskonprimitu pakete hori eta eguneratu "run.sh" fitxategi
   exekutagarria "baliabideak" aldagaiean adieraziz lortu berri duzun
   "dep-eu-resources" direktorioaren kokapena.

Honetaz gain, Java instalatua eduki beharko duzu zure makinan. Baita
Perl ere MaltBlender erabili ahal izateko.


---------------------------
 Nola erabili
---------------------------

"ixa-pipe-dep-eu-2.0.0-exec.jar" exekutagarria erabili behar da
ixa-pipe-dep-eu tresna exekutatzeko. Honen derrigorrezko argumentu
bakarra ("-b") deskargatu atalean eskuragarri dagoen baliabideen
direktorioaren kokapena da. "ixa-pipe-dep-eu-2.0.0-exec.jar" komandoaren
sintaxi osoa honakoa da:

  > java -jar ixa-pipe-dep-eu-2.0.0-exec.jar [-h] -b BALIABIDEAK_DIR [-c CONLL_FITX]

  argumentuak:
     -h     mezu hau erakutsi eta irten
     -b BALIABIDEAK_DIR [Beharrezkoa] Zehaztu deskargatutako baliabideen
      direktorioaren kokapena.
     -c CONLL_FITX [Aukerazkoa] Irteera CONLL formatuan ere gorde nahi
      baduzu, zehaztu irteerako fitxategiaren kokapena.


"run.sh" script exekutagarria eskuragarri jarri da tresna exekutatu
ahal izateko (script honek ixa-pipe-dep-eu-2.0.0-exec.jar exekutagarriari
deitzen dio goian azaldutako beharrezko argumentu guztiekin). Erabil
dezakezu, baina exekutatu aurretik, eguneratu "rootDir" eta
"baliabideak" aldagaiak instalazioa atalean adierazitako moduan.

Tresna honek sarrera estandarretik irakurtzen du, eta sarrera horrek
UTF-8an kodetutako NAF formatuan dagoen dokumentua izan behar du,
lemak, kategoriak eta informazio morfologikoa dituena (NAF-eko "text"
eta "terms" elementuak). Sarreran beharreko informazio linguistiko
hori duen NAF dokumentua ixa-pipe-pos-eu tresnaren
[http://ixa2.si.ehu.es/ixakat/ixa-pipe-pos-eu.php?lang=eu] irteeran
lortzen dena da.

Hortaz, testu gordina duen fitxategi bateko dependentzia sintaktikoak
lortzeko, honako komando hau erabil dezakezu (dena komando-lerro
bakarrean):

  > cat test.txt | sh ixa-pipe-pos-eu/ixa-pipe-pos-eu.sh | sh
    ixa-pipe-dep-eu/run.sh

Tresnak irteera estandarrean idatziko du, UTF-8an kodetutatako NAF
formatuan. Irteerako NAF dokumentuan "deps" elementuen bidez
dependentzia sintaktikoak markatuta ageriko dira beheko adibide
honetan ikus daitekeen moduan (adibideko sarrerako esaldia honakoa da:
"Donostiako Zinemaldiko sail ofizialean lehiatuko da Handia filma."):

  <deps>
     <!--ncsubj(da, Zinemaldiko)-->
     <dep from="t6" to="t2" rfunc="ncsubj" />
     <!--ncmod(lehiatuko, sail)-->
     <dep from="t5" to="t3" rfunc="ncmod" />
     <!--ncmod(sail, ofizialean)-->
     <dep from="t3" to="t4" rfunc="ncmod" />
     <!--xpred(da, lehiatuko)-->
     <dep from="t6" to="t5" rfunc="xpred" />
  </deps>


---------------------------
 Kontaktua
---------------------------

Arantxa Otegi, arantza.otegi@ehu.eus
Iakes Goenaga, iakes.goenaga@ehu.eus
